Hasteko, bizpahiru kontzeptu argitzea komeni da.
Zer da dokumentazioa? Klasean ikusi dugun bezala, informazioa prozesatzearekin du lotura, eta aldi berean zerbait egiaztatzeko balio duen dokumentuen multzoari deritzogu.
Zer da dokumentua?informazio unitate esanahiduna ba, bere biltegiratze eta berreskuratzea ahalbidetzen duen euskarri batean erregistraturik dagoena.
Azkenaldian, ohikoa zen dokumentazioari (dokumentazio tradizionalari)dokumentazio digitala kontrajartzen zaio, gero eta gehiago hedatzen ari da bigarren hau lehenengoaren kaltetan. Bi hauen arteko ezberdintasun nagusia informazioa prozesatzeko erabilitako euskarrian datza: dokumentazio tradizionalak papera darabil; dokumentazio digitalak, aldiz, euskarri elektronikoa erabiltzen du.
Dokumentu digitalen ezaugarriak
- Izaera interaktibo edo elkarreragilea. Dokumentu tradizionalen kasuan ez bezala, dokumentu elektronikoen irakurketa guztiz aktiboa da, irakurtzen ari den testuan parte har dezake iruzkinak erantsiz, edukiak aldatuz edota gehituz, e.a. Beraz, erabiltzaileak nolabaiteko komunikazioa ezar dezake testu elektronikoarekin, akzio-erreakzio sistema baten bidez.
- Izaera multimediatikoa. Dokumentu tradizionalen izaera monomediatikoaren aurrean, dokumentu digitalak multimediatikoak dira. Azken hauek dokumentu bakar batean formatu ezberdinetan errregistratutako informazioa integratzea ahalbidetzen dute. Horrela, honako konbinazio hauek egin daitezke: testua soinuarekin, soinua irudiekin, testua irudiekin edota 3rak aldi berean.
- Izaera hipertestuala. Dokumentu tradizionalek irakurketa lineala egitera behartzen gaituzten bitartean, dokumentu digitalek, ez. Dokumentu digitaletan posiblea da dokumentu bateko puntu ezberdinetan agertzen diren esaldi, hitzen artean erlazioak ezartzea. Baina ez soilik testu beraren barruan baita testu ezberdinen artean ere, testu hoiek elektronikoki eskuragarriak diren neurrian betiere.
- Erabateko eskuragarritasuna. Webgune ezberdinetan dauden dokumentuen arteko erlazioak ezarri ahal izateak, dokumentu elektronikoak munduko edozein lekutik eskuragarriak izatea ahalbidetzen du, Internetera konektatuta dagoen baliabide baten bidez betiere. Dokumentu tradizionalei dagokienean, ostera, beti izango dira oztopoak bere erabateko eskuragarritasuna dela eta.
Abantailak eta desabantailak
Beste askoren artean:
- Erabilkortasuna. Orri multzoa bat maneiatzea askoaz ere errazagoa da pantaila bat maneiatzea baino, gainera begiek ez dute horrenbeste sufritzen. Erosoagoa da liburu bat eskuartean dugula irakurtzen egotea zuzenean ukitu eta sentitu ezin daitekeen zerbait pantaila bat bitarteko dela irakurtzea baino.
- Prezioa. Galtze edo lapurreta bat gertatzekotan askoz ere ekonomikoagoa suertatzen da liburu tradizionala liburu digitalaren aurrean.
Informazio iturriak:
- Documentos digitales. Kontsulta data: 2009ko azaroaren 8a http://www.msinfo.info/propuestas/documentos/documentos_digitales.html
- La publicación electrónica: La situación actual y perspectivas a medio plazo. Kontsulta data: 2009ko azaroaren 8a http://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=1071179
- Sistemas de información. Las propiedades de la información digital. Lluís Codina. Kontsulta data: 2009ko azaroaren 8a http://www.elprofesionaldelainformacion.com/contenidos/2001/diciembre/5.pdf