Orain dela hilabate bat, 2007ko azaroaren 6an, Keith Jhonson izeneko kazetariak euskera gutxiesten zuen artikulu bat argitaratu zuen Wall Street Journal izeneko egunkari amerikarrean.
Artikulua egunkariko portadan agertzen zen “Basque Inquisition: How Do You Say Shepherd in Euskera?” (Inkisizio euskalduna: nola esango zenuke pastor euskeraz?) izenburupean. Jhonson jaunak adiitzera ematen zuen euskera hizkuntza atzeratua dela, gaurkotzea ezinezkoa duena.
Hori gutxi balitz, Euko Jaurlaritzari milaka pertsona hizkuntzarural bat ikastera behartzea leporatzen zion, azken hauek milaka euro gastatu beharko dituztelarik.
Artikulu honen aurrean, jendeak pertsonalki e-mailak bidali zizkion protesta gisa. Eusko Jaurlaritzak bere aldetik, kexa eskutitz bat bidali zuen arestian aipaturiko egunkarira. Eusko Ikaskuntzak, aldiz, 17.000 pertsona baino gehiagoren sinadura batu ditu, azaroaren 15 eta abenduaren 3aren artean, sinadura guztiak “para qué nos sirve el euskera?” titulupeko testua onartzen zutelarik. Hona hemen testua:
(…) in response to the question aroused by the article published in the Wall Street Journal, ENE presents the opportunity to send the text below to this publication. Read the text and, if you agree, we will add your consent to the many thousands. ‘I use Basque to laugh, get angry, compromise, and reach agreements in work. To talk to my friends and family. To find things out and learn. To dream and day-dream. To play, make me happy, love, chastise and quarrel with my children. To flirt, make love and have a good time. And for everything you can do in any language.’ Eusko Ikaskuntza will send all replies to the Wall Street Journal (…)”.
Zoritxarrez, mezuarekin bat egin eta sinadurak gehitzeko epea bukatu da baina honen inguruko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, hona hemen zenbait helbide:
- Euskal Kultura.http://www.euskalkultura.com/index.php?artiid=6501
- Gate sarea.http://www.gaztesarea.net/info/berria.php?id=9674
- Eusko sarea. http://www.euskosare.org/ene/2007/wsj/guestbook_view?b_start:int=17000&-C=
- Eitb24.http://www.eitb24.com/noticia/es/B24_77788/sociedad/ARTICULO-EUSKERA-17.000-personas-protestan-articulo-del/
