Hans Uszkoreit Saarlandeko unibertsitateko Linguistika Konputazionaleko irakaslea izateaz gain, Alemaniako Ikerkuntza Zentruko (German Research Center for Artficial Intelligence, DFKI) zuzendari lanetan murgilduta dago.
Hans Uszkoreit Linguistika eta informatika ikasi zituen Berlingo eta Texaseko unibrertsitateetan; azken honetan bere doktoregoa burutu zuelarik 1984.urtean. Gainera, H.Uszkoreitek hanbat eta hainbat proiektutan hartu izan du parte hala nola, IBM proiektuan, Artificial Intelligence Center-en, eta beste horrenbestetan .
Horrez gain, nazioarteko zenbait taldetako kide dugu H. Uszkoreit: International Committee of Computational Linguistics (ICCL), European Academy of Sciences, European Language Resources Association (ELRA), European Network of science and Speech, Xtramind technologies GmbH, etab.
Informazio iturriak:
-
Hans Uszkoreit. Web orri pertsonala. (Kontsulta data:2008ko martxoaren 17a, 12:30) http://hans.uszkoreit.net/
-
Aurki :azken ordua euskaraz.(Kontsulta data: 2008ko martxoaren 17a, 12:45)http://www.blogari.net/dzg/2007/06/24/hans_uszkoreit_5