Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2007(e)ko azaroa

Egunotan, teknologia berrien erabilera gero eta zabalduagoa dago, bizitza askoz erosoagoa egiten digutelarik. Egia da gailu elektroniko nahiz digital hauek bizitza errazten digutela baina, imagina dezakezu bizitza zeharo infiormatizatua non dena makinen bitartez egiten den?Puntu horretara helduko ote gara?

Heltzen bagara ere, ez dut uste horren lekuko izateko aukera izango dudanik. Dena den, momentuz nahiago dut oinarri gisa betidaniko papera duen liburu bat eskuartean hartu (goxo goxo irakurriz) makina baten aurrean, begiak nekatuta ditudala, egon baino.

Badakit ingurugiroaren gainean eragindako kaltea ez dela txikia eta liburu elektronikoek, horren aurrean oso aukera ona direla ez baitute paperik kontsumitzen (gailutik atera eta inprimitzen ez diren bitartean, noski) baina akaso ez dute energiarik kontsumitzen?Energiaren kontsumoa, nik dakidala, klimaren aldaketaren baitan eragina duen beste arazo bat da.

Laburbilduz, tituluan proposaturiko galderaren erantzuna niretzat erraza da: liburu tradizionalak. Zenbait eragozpen duten arren, txikitatik ezagutu ditudanak dira eta ezin dut imaginatu, etorkizunean nire alabatxoari Txanogorritxuren ipuina gailu elektroniko baten bidez kontatu behar izatea, ez luke magia berbera edukiko.

Read Full Post »

eLiburua

Zer da?

Liburu elektronikoa, eLiburua, eta antzekoak aipatzean, zer esan nahi da? Wikipediaren arabera, batetik, liburu baten ekoizpen elektronikoa nahiz digitala da (edukiari dagokionean) eta bestetik, liburu elektronikoak irakurri ahal izateko (eta ez bakarrik horretarako) erabiltzen den baliabidea.

Nola irakurri daiteke?

Liburu digitalak irakurri ahal izateko, irakurle izenez identifikatzen diren programak erabili behar izaten dira, besteak beste, Microsoft Reader eta Glassbook Reader.Programa hauexen bitartez, irakurketa errazteko ekintzak burutu daitezke, oharrak erantsi beste askoren artean.

Abantailak

ebook

Liburu elektronikoek abantaila anitz eskeintzen digute Carlos Pellegrinik interneten idatzitakoari jarraituz: eskuratzeko errazak dira; edozein lekutara eraman daitezke euren edukia den delakoa izanda ere; bertan bildutako informazioak, liburu tradizionalak ez bezala, oso espazio gutxi kontsumitzen du eta ez du horrenbeste kalte eragiten ingurugiroarengan.

Urtero, munduko paper kontsumoa asetzeko 786milioi zuhaitz moztu behar izaten dira, zuhaitz bakoitzak 80000 orri inguru sortzen dituelarik, beraz, betidanik ezagutu izan dugun liburuak zenbait oztopo planteatzen ditu oraingo eredu berri honen aurrean.

Gaian sakondu nahi izanez gero,interneten zehar ondorengo web orriak aurki daitezke, artikulu honetan informazio iturri gisa erabili direnak:

  1. Libro-e.Wikipedia la enciclopedia libre.Kontsultaren data 2007ko azaroak 15 http://es.wikipedia.org/wiki/Ebook

  2. Ebook. Jose Antonio Millán. Kontsultaren data: 2007ko azaroak 15 http//jamillan.com/ebook.htm

  3. Libros digitales. Escuela Superior de Comercio. Carlos Pellegini. Kontsultaren data: 2007ko azaroak 18. http://www.cpel.uba.ar/articulos/informatica/LibrosDigitales/dossier/default.htm

  4. Joseba Abaitua.Panorama de la edición digital.Kontsultaren data:2007ko azaroak 18. http://www.slideshare.net/JosebaAbaitua/panorama-de-la-edicin-digital

Read Full Post »

Agur Washoe

La chimpancé habá nacido en África alrededor de 1965 y, según sus cuidadores, conocá 250 palabras del lenguaje de signos americano.

Washoe izeneko txinpanzea, giza hizkuntza bat zekien munduko animalia bakarra, aurreko asteartean hil zen 42 urterekin

Washoe Afrikan jaio zen 1965.urtean eta bere begiraleen esanetan, keinu hizkuntza amerikanoko (ASL) 250hitz ezagutzen omen zituen.

Ingurugiro gor-mutuan hezitu zuten, hots, bere jagoleek keinuak besterik ez zuten erabiltzen Washoerekin komunikatzeko orduan.Hizkuntz sistema berri horretako 250 hitz ezagutzeaz gain, komunikatzeko sistema hura, bere espezie bereko beste hiru animaliari (29 eta 31 urte zituztelarik), irakatsi zien.Hala eta guztiz ere, badira zenbait zientzilari profesional,Harvard Unibertsitateko Noam Chomsky eta Steven Pinker zientzilariak adibidez, zeinen arabera primateak ez dira gai tasun linguistikoak garatzeko eta horren ordez, gizakion keinuak imitatzeari ekiten diote.Honen inguruan honakoa galdetzen diot neure buruari:egia ote da Washoek benetan ikasi zuela keinuen hizkuntza amerikanoa erabiltzen ala dena izan da amerikarren nagusitze nahia, haiek izanik “txinpanze parlanchin ” bat daukaten lehenengoak?

(Foto: AP)

Read Full Post »

¿Me habré equivocado?

Siempre hemos estudiado lo que de una forma o de otra nos han impuesto, hemos estado esperando a que llegue el momento en el que por fin nosotros podamos ser nuestros propios “dueños” y así poder decidir por nosotros mismos de una vez por todas.

Siempre hemos sabido qué asignatura es la que más nos gusta o cuál es la que mejor se nos da; salvo excepciones, en mi caso, fueron las letras las que atrajeron mi atención desde muy pequeña.Pero entonces, ¿por qué cuando llega el momento de la verdad nos vemos inundados por un mar de dudas?Quizá por miedo a equivocarnos, por miedo a fracasar en el intento de ser nuestros propios¨dueños¨.

Pero, a qué se debe ese miedo escénico?Alguien dijo en una ocasión que equivocarse es de sabios, con quien estoy completamente de acuerdo, ya que siendo una de las muchas personas que corrió la suerte de equivocarse en una ocasión, no creo que equivocarse deba tomarse como un error, y mucho menos como un fracaso.

Bajo mi punto de vista, hay que tomárselo con resignación y reflexionar sobre cuál ha podido ser la razón por la que nos hemos equivocado.En mi opinión, no debemos dejar que la pregunta “¿me he equivocado?” nos monopolice el cerebro y nos haga dudar de hasta quiénes somos.

Read Full Post »