Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2007(e)ko abendua

Euskeraren aldeko sinadurak

Orain dela hilabate bat, 2007ko azaroaren 6an, Keith Jhonson izeneko kazetariak euskera gutxiesten zuen artikulu bat argitaratu zuen Wall Street Journal izeneko egunkari amerikarrean.

Artikulua egunkariko portadan agertzen zen “Basque Inquisition: How Do You Say Shepherd in Euskera?” (Inkisizio euskalduna: nola esango zenuke pastor euskeraz?) izenburupean. Jhonson jaunak adiitzera ematen zuen euskera hizkuntza atzeratua dela, gaurkotzea ezinezkoa duena.

Hori gutxi balitz, Euko Jaurlaritzari milaka pertsona hizkuntzarural bat ikastera behartzea leporatzen zion, azken hauek milaka euro gastatu beharko dituztelarik.

Artikulu honen aurrean, jendeak pertsonalki e-mailak bidali zizkion protesta gisa. Eusko Jaurlaritzak bere aldetik, kexa eskutitz bat bidali zuen arestian aipaturiko egunkarira. Eusko Ikaskuntzak, aldiz, 17.000 pertsona baino gehiagoren sinadura batu ditu, azaroaren 15 eta abenduaren 3aren artean, sinadura guztiak “para qué nos sirve el euskera?” titulupeko testua onartzen zutelarik. Hona hemen testua:

(…) in response to the question aroused by the article published in the Wall Street Journal, ENE presents the opportunity to send the text below to this publication. Read the text and, if you agree, we will add your consent to the many thousands. ‘I use Basque to laugh, get angry, compromise, and reach agreements in work. To talk to my friends and family. To find things out and learn. To dream and day-dream. To play, make me happy, love, chastise and quarrel with my children. To flirt, make love and have a good time. And for everything you can do in any language.’ Eusko Ikaskuntza will send all replies to the Wall Street Journal (…)”.

Zoritxarrez, mezuarekin bat egin eta sinadurak gehitzeko epea bukatu da baina honen inguruko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, hona hemen zenbait helbide:

Advertisements

Read Full Post »

Durangoko azoka martxan

Aurten Durangoko azokaren 42.edizioa ospatzen da 2007ko abenduak 5etik 9ra bitartean. Bost egun hauetan zehar, Durango Euskal disko eta musikaren erdigune bilakatuko da.

Aurtengo edizio honetan, umorea izango omen da gai nagusia, horrela, Andoni Agirregomezkorta (Vaya Semanita telebista saioko aurkezlea) izango da azokaren ateak zabaltzeko arduraduna, berak egingo baitu harrera hitzaldia. Egitarauari buruzko informazioa jaso nahi izanez gero, web orri honetara jo daiteke: http://www.durangokoazoka.com/

Aurreko urteetan bezalaxe, aurten ere Gerediaga eta Berbaro Elkarteek elkarlanean Haur Literatur aretoa prestatu dute, haurren artean euskaraz irakurtzeko grina piztu nahian. Helduentzako zein gazteentzako ere, bestelako ekitaldiak antolatuko dira, hala nola, musika, antzerki saioak, erakusketak…

Hortaz, ez dago inongo aitzakiarik azokara huts egiteko haur, gazte zein heldu izan. Anima zaitez!!

Informazio iturriak:

Read Full Post »

Ahozkotasuna vs idazkera

Ahozkotasuna eta idazkera. Idazkera eta ahozkotasuna. Bi kontzeptu hauen elkarbizitzaren nondik norakoak zehaztea ez da gauza erraza. Gainera, adituengana jo ezkero, zalantzak argitu ezean galdera gehiago sortzen zaizkit.

Badirudi, ahozkotasuna beti egon dela edo behintzat idazkera baino zaharragoa dela . Historiaurrean, jendea idazten ez zekien arren beraien artean komunikatzeko gai omen zen den delako metodoak erabiliz keinuak, adibidez.

Idazkera, aldiz, fenomeno berantiarra da baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa (ahozkotasunari garrantzia kendu gabe ere). Nire ustez, bi kontzeptu hauek elkarren lehiakide gisa ipini beharrean, elkarren beharrizana behar duten kontzeptu gisa ulertu beharko genituzke.

Izan ere, ahozkotasuna zeharo lotua dago idazkerari, bidezkoa izan edo ez, egunotan ahozkotasunak idazkerarik gabe ezin da bere gorengo mailara heldu. Hala ere, ahozkotasunik gabe ez dago literaturarik. Bi kontzeptuen arteko oreka mantentzean datza gakoa, nire aburuz behintzat.

Bukatzeko, Walter Ongek bere lanean egindako aipamen bat txertatu nahi nuke.

“Por fortuna el conocimiento de la escritura, pese a que destruye sus propios antecedentes orales y, a menos que se encauce con cuidado y aunque destruye la memoria de estos, también es infinitamente adaptable. Del mismo modo puede restituirles su memoria”.

Read Full Post »

Zer da termino horietako bakoitza? Ze ezberdintasun dago bata eta bestearen artean?Kontzeptuoi definizio zehatza ematea ez da batere gauza erraza. Izan ere, horrelako galderak eta beste horrenbeste azaltzerako orduan ezta adituak ez dira ados jartzen, batez ere, ahozkotasuna eta idazkeraren arteko harremana eta muga ezartzerako orduan.

Interneten barrena orduak murgilduta egon eta gero, zenbait iturriren araberako erantzunak emateko gai izan naiz. Hasteko, wikipediaren esanetan, hipermedioa testua, bideoa, mapak, soinua edo bestelako ezaugarriak dituzten metodo multzoa idatzi, diseinatu edota sortzeaz gain, erabiltzaileekin interaktuatzeko aukera eskaintzen duen metodo multzoa izendatzeko erabiltzen den terminoa litzateke.

Termino honekin oso harreman handia daukan beste bat daukagu, hala nola, hipertestua. Carlos Moreno Hernandezen aburuz:

“el texto (…) puede ser definido como la forma de organizar la información en dos dimensiones, a lo largo del plano del volumen o de la página y en una forma lineal o jerárquica. El hipertexto, en cambio, incluiría la posibilidad de hacerlo en una forma pluridimensional, no lineal, mediante saltos que enlazan diferentes partes de un texto o de varios, (…).

Hipertestua bera definitzeaz gain, baieztatzen du hipertestua ez dela egungo gauza, atzetik datorren prozesua dela baizik. Hau da, antzinatean hipertestua erabiltzen zen baina denborarekin indarra galduz joan zen. XX.mendeko teknologia berriei esker lehen testualtasunera mugatuta zegoena hipertestualtasuna berreskuratzea eta, aldi berean, hipermediatikotasunera zabaltzea lortu da.

Egia esan, adituak termino honen aurrean, bat datoz definizio honekin, aldaera txiki batzuk eginez. Baina zer gertatzen da ahozkotasuna eta idazkeraren arteko muga ezartzeko orduan? Zein dago zeinen menpe? Puntu horretan lehenengo eztabaidak sortzen dira. Batez ere, aditu baten iritzian oinarritu naiz Walter J.Ongenean, hain zuzen.

Ongen arabera, bere oralidad y escritura lanean irakur daitekeen moduan, ahozkotasunaren eta idazkeraren arteko harremana zehaztu nahi izateaz gain, nahiko zabaldua dagoen termino bat (ahozko literatura) aztertzeari ekiten dio. Bere ustez, bezalako termino hori erabiltzea ez da batere egokia, kontraesan hutsa delako. Literatura, berez, idatzita dagoenari egiten dio erreferentzia, hitzaren etimologiari jarraituz. Termino horren (ahozko literatura) ordez, hizkuntza forma artistikoak proposatzen du Walterrek.

Azken honen esanetan, idazkera eta ahozkotasunaren arteko harremanari buruz honakoa dio:

“… sin la escritura la conciencia humana no puede alcanzar su potencial más pleno, no puede producir otras creaciones intensas y hermosas. En este sentido, la oralidad debe y está destinada a producir la escritura”.

Beraz, ahozkotasuna eta idazkera elkarri lotuta doaz ezinbestean, elkarren osagarriak direlarik.

Informazio iturriak:

  1. Walter J. Ong. 1982. Orality and Literacy. Routledge. (Kontsultaren data:2007ko azaroaren 21a, 12:40).
  2.  Wahlstrom, 2002.The nature of orality. (Kontsultaren data: 2007ko abenduaren 1a). http://www.agricola.umn.edu/library/Orality.htm
  3. Maria Jesus Lamarca Lapuente. Hipertexto en la literatura. (Kontsulta data: 2007ko abenduaren 5a, 12:30). http://www.hipertexto.info/documentos/literat.htm
  4. Carlos Moreno Hernández. Literatura e hipertexto . De la cultura manuscrita a la cultura electrónica, UNED, Madril, 1998.
  5. Wikipedia.Hipertextua. (Kontsulta data: 2007ko abenduaren 5ean, 11:55). http://es.wikipedia.org/wiki/Hipertexto
  6. Wikipedia. Walter J. Ong. (Kontsulta data: 2007ko azaroaren 30ean, 12:20). http://es.wikipedia.org/wiki/Walter_J._Ong

Read Full Post »

Aurreko ostegunean, 2007ko azaroaren 29an, Juan Manuel de Prada izeneko idazlea un ibertsitatera etorri zen hitzadi bat ematera.

Hitzaldiak ordubete eskas iraun zuen, denbora tarte hartan espainiar hizkuntzan irakurri izan dugun “La vida invisible” nobelaren inguruan mintzatu zen idazlea, eta bide batez, bere bizitza pertsonaleko bitxikeri batzuk kontatu zizkigun, betiere nobelarekin nola edo halako zerikusia zutenak.

Oro har, bisita hau nahiko positiboa eta interesgarria izan dela uste dut. Hitzaldian eta arestian aipaturiko nobelan tratatutako gaia,”erru sentimenduarena”alegia, oso sakona iruditzen zait eta uste duguna baino garrantzi handiagoa eman beharko genioke.

Bukatzeko, nobelaren amaieran irakur daitezkeen aipamen bat gogorarazi nahi nuke, bereziki gustatu zaidana: “… el amor es el hilo, el amor es irreductible y se contagia”.

Read Full Post »