Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2008(e)ko martxoa

Kontzeptu honen definizio zehatza ematea nahiko gauza konplexua da. Horregatik, bilaketa prozesu sakona burutu ostean, gaia honen inguruan zenbait adituk esandakoa txertazea pentsatu dut.

Egungo munduan teknologia berrien erabilera gero eta handiagoa da. Baina ba al dakigu benetan zertaz ari garen terminologia hau erabiltzen dugunean?

Hasteko, Hans Uszkoreit izeneko linguista alemaniarraren iritzia aztertuko dugu. Honen esanetan, hintzalaritzako teknologiek diskurtsoak zein testuak sortu, eraldatu nahiz analizatu egiten dituzte; horretarako baliabide informatikoez baliatuz (programa informatikoak, konputu bidezko metodoak, gailu elektronikoak).

Beste definizio bat Wikipedia delakoan topa dezakegu. Honen arabera, hizkuntzalaritzako teknologia (language technology), giza hizkuntzalaritzako teknologia (human language technology)  eta hizkuntza naturalaren prozesamendua(natural language processing) sinonimoak dira. Honakoa dio Wikipediak:

Language technology is often called human language technology (HLT) or natural language processing (NLP) and consists of computational linguistics (or CL) and speech technology as its core but includes also many application oriented aspects of them. Language technology is closely connected to computer science and general linguistics.

Horrekin batera, oso ugariak dira honen inguruan ikerlanean dabiltzan elkarteak bai nazioartean baita Europan ere.

Kontinente Zaharrean horren adibide anitz dugu hala nola,

Informazio iturriak:

Read Full Post »

 Hans Uszkoreit Saarlandeko unibertsitateko Linguistika Konputazionaleko irakaslea izateaz gain,  Alemaniako Ikerkuntza Zentruko (German Research Center for Artficial Intelligence, DFKI) zuzendari lanetan murgilduta dago.

Hans Uszkoreit Linguistika eta informatika ikasi zituen Berlingo eta Texaseko unibrertsitateetan; azken honetan bere doktoregoa burutu zuelarik 1984.urtean. Gainera, H.Uszkoreitek hanbat eta hainbat proiektutan hartu izan du parte hala nola, IBM  proiektuan, Artificial Intelligence Center-en, eta beste horrenbestetan .

Horrez gain, nazioarteko zenbait taldetako kide dugu H. Uszkoreit: International Committee of Computational Linguistics (ICCL), European Academy of Sciences, European Language Resources Association (ELRA)European Network of science and Speech, Xtramind technologies GmbH, etab.

Informazio iturriak:

Read Full Post »