Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2008(e)ko apirila

FEMTI erakundearen arabera, itzulpen on batek hiru ezaugarri nagusi bete behar ditu: asimilazioa, komunikazioa eta azkenik; hedapena.

1. ASIMILAZIOA: erakundetik at dauden pertsonek hizkuntza desberdinetan ekoitzitako testu kopuru ugariak kontrolatzea du helburu.

2. HEDAPENA: bigarren honen xedea erakunde barruan ekoitzitako testuen itzulpenak ahalik eta pertsona kopuru handienari helaraztea da.

3. KOMUNIKAZIOA:azken ezaugarri honen jomuga, hizkuntza ezberdinak hitz egiten dituzten pertsonen arteko elkarrizketa ahalbidetzea da. Itzulpenaren kalitatea altua izan behar da elkarrizketa natural eta arin bat mantendu ahal izateko.

Informazio iturriak:

Read Full Post »

Aurrekoan esan bezala, asko dira teknologia berrien inguruan egiten diren ikerketak. Oraingoan, hizkuntzaren eboluzioaren inguruan arituko gara. Guztiok aski ondo dakigun bezala, hizkuntza orok aldaketak pairatzen ditu denboran zehar, hau da eboluzionatu egiten du denboraren joan-etorriarekin batera.

Luc Steels adituaren hitzei men eginez, eboluzio hori maila guztietan gertatzen da, hala nola fonetika eta fonologian, gramatikan (morfologia eta semantikan), pragmatikan eta lexikoan.

Hizkuntzen eboluzioa eta jatorria ikertzen duen zientziari evulotionary linguistics izenarekin ezagutzen dugu. Ikerketa honetako erronkarik handienetakoa – wikipediaren iritziz- datu  enpirikoen falta da; ahozko hizkuntzak, hizkuntza idatziak ez bezala, ez baitu aztarnarik uzten.

Ikerketek diotenez, badirudi hizkuntza bat zenbat eta isolatuagoa egon orduan eta eboluzio mantsoagoa pairatzen duela, ez baitu kontakturik bestelako hizkuntzekin.

 Informazio iturriak:

Read Full Post »

Hizkuntzalaritzako teknologia berriak pil pilean dabiltza egunotan. Hori dela eta, hauen inguruko ikerketak oso ugariak dira. Makina bidezko itzulpena dugu horietako bat.

Zer da?

Wikipediaren esanetan, makina bidezko itzulpena (MT, Machine Translation) testu nahiz diskurtso bat hizkuntza batetik beste batera itzultzeko erabilitako sofware-a litzateke. Gainera, itzulpen mota hau linguistika konputazionalaren azpi-generotzat  edo hartzen du.

Historia apur bat

John Hutchins-en aburuz, makina bidezko itzulpena guk uste baino zahartxoagoa da. Hutchins-en esanetan, MT delakoa ordenagailu elektroniko digitalak agertu baino lehen existitzen zen. Izan ere, 1949. urtean, Warren Weaver (Rockefeller Fundazioko zuzendaria) izan zen amerikarrak ordenagailua erabiltzen bultzatu zituen lehendabiziko pertsona itzulpenak egiteko.

Handik aurrera, ideia berri hura oso azkar hedatu zen eta, horrela 1952an MTren gaineko lehenengo konferentzia ospatu zen. Bi urte geroago,             -1954an, alegia- MT bidezko lehenengo itzulpena egin zen. Baina oraindik bide luzea zegoen egiteko.

MT Europar Batasunean

 John Hutchins-en esanetan:

“The European Union (previously European Communities) is one of the longest users of MT (appart from the US Air Force), and it is probably the largest user of MT”.

Adibideak

 Ondorengo adibideetan  hizkuntza batetik beste batera (kasu hontan ingelesetik gaztelaniara egindakoa da) egindako itzulpen bi kius daitezke 10 urteko aldearekin. Horrela, ikus dezakegu sisteman egindako hobekuntzek itzulpen gero eta fidelagoak egitea permititzen digutela nahiz eta guztiz perfektoak ez izan. Hona hemen adibidea:

[English original] No formal list of supporting arguments was compiled but a number of points were common to the papers and discussions, including to the following:…

[Spanish 1987] Ninguna lista formal de mantener las discusiones fue compilada pero varios puntos eran comunes a los papeles y a las discusiones con inclusión del siguiente:…

[Spanish 1997] No se compiló ninguna lista formal de argumentos favorables sino que varios puntos eran comunes a los documentos y a las discusiones, incluida la siguiente:…

 

Informazio iturriak:

Read Full Post »

Kontinente Zaharrean hizkuntzalaritzako teknologia berrian gainean ikerketak burutzen dituzten zentro anitz dago hala nola,

Informazio iturriak:

Read Full Post »

Artikuku honetan egunotan hizkuntzalaritzako teknologia berrien gainean ikerketan diharduten zenbait erakunderen aipamenak egingo ditut.

Lehenik eta behin, Irlandan kokatutako erakunde batekin-National Centre for Language Technology– hasiko naiz. Erakunde hontan ondorengoak ikertzen dituzte:

Hizkuntzaren garapena: honen gaineko ikekrketak hizkuntz eboluzioa errazten duten sistema artifizialen eraketan datza. Diskurtsoaren teknologia: Human Computer Interfaces, kodifikazioa, entzunezko kodifikazioa,

Semantika: diskurtsoaren aurkezpenaren teoria, Linear-Logic Based Semantics,  Treebankseko linguistika konputazionalak, …

Linguistika:Arlo honi dagokionez, beste hainbat gauzen artean linguistika konputazionala ikertzen da.

Edinburgori dagokionean, Human Communication Centre-en batik bat hizkuntza idatzi nahiz ahozkoan zentratzen dira. Horrez gain, komunikazioa beste modu batean aztertzen dute ikusentzunezko baliabideetan oinarritutakoa, hain zuzen.

Alemanian, aldiz, RWTH Aachen University delakoan -Alemanian- hizkuntzarlaritzako teknologia berrien prozesamendu automatikoan jartzen dute arreta osoa hala nola, diskurtsoaren errekonozimendua (recognition of speech), ahozko zein idatzizko hizkuntzaren itzulpena (the translation of spoken and written English), hizkuntza naturalaren ulermena (the understanding of natural language), eta ahozko sistema dialogatuak (spoken dialogue systems).

Standforren, badago erakunde bat- The Standford Natural Language Processing Group– zeinak linguistika konputazionalari buruzko ikerketak zuzentzen dituen.  Gainera, azken honekin lotutako gaiak ere ikertzen ditu hala nola, galdera-erantzun sistema automatikoa, gramatika indukzioa, esaldien ulermena, makina bidezko itzulpena…

Informazio iturriak:

Read Full Post »