Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2009(e)ko urria

Zer dira?

Wikipediaren hitzetan, markagailu sozialak interneten edo intranet batean estekak konpartitzeko, sailkatzeko eta metatzeko modu ezagun eta erraz bat dira.

Esteka orkorren markagailuez gain, hainbat esparrutan (liburuak, bideoak, musika, mapak, erosketak…) espezializatuta dauden zerbitzuak existitzen dira.

Orain arte, markagailu sozialen 3 kudeatzaile nagusi ditugu: Del.icio.us(hiruretan ezagunena), Blinklist eta Furl.

Erabilera

Markagailu sozialen sistema batean, erabiltzaileek  erabilgarritzat jotzen dituzten interneteko baliabideen zerrenda bat gordetzen dute. Zerrenda hori pribatua zein publikoa izan daiteke.Publikoa izatekotan, antzeko interesak dituzten pertsonek ere estekak kategoria, etiketen(tags) arabera nahiz ausaz sailkatuta ikus ditzakete.

Motak

Nagusiki bi markagailu mota bereizi ohi dira. Batetik, markagailu sozialen web guneak. Hauek erabiltzaileak geroago aurkitu nahi dituen webguneak anotazea eta gordetzea ahalbidetzeaz gain, webgune hoiek beroriek hitz klabeen bidez “markatzea” eta konpartitzea erraztu egiten dute.

 Bestetik, online dauden markagailu tradizionalak ditugu. Hauek norberak bere ekipoan dituen faboritoen antz antzekoa da, ezberdintasun bakarra kasu honetan, internetera konektatuta dagoen edozein ordenagailuren bidez eskuratu daitekeela da.

Abantailak

Markagailuen sistema honek zenbait abantaila ditu beste erraminta tradizionalen gainean, besteak beste, bilatzaileak. Bertan baliabide guztien sailkapena informazioa automatikoki prozesatzen duten izaki bizidunek egina da.

Gainera, erabiltzaileek erabilgarrien suertatzen zaizkien baliabideak markatzen dituzte. Horrela, erabiltzaileen irizpidean oinarritutako zerrenda (ranking) bat eratzen da. Hortaz, baliabideen erabilgarritasuna neurtzeko modu on bat da, beste sistema automatizatu batzuek eskaintzen dutena baino hobea.

Desabantailak

Ez dago aldez aurretik ezarritako egitura jakin bat tag-entzat eta horrek arazoak sor ditzake adb. letreiatzeko orduan. Horrez gain, tag hauek esanahi bat baino gehiago izan dezakete eta emaitza zehaztugabeak eskeini ditzakete sinonimo/antonimo-en arteko nahasketa dela eta. Erabiltzaileek tag pertsonalizatuegiak sor ditzakete beste batzuentzat esanahi gabekoak  suertatuz.

Informazio iturriak

Read Full Post »