Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for the ‘IST’ Category

xml-ren inguruan

Zer da?

Izenak berak dioen bezala, xml (Extensible Markup Language) etiketen bitartez osatuta dagoen metalengoaia da. HTMLrekiko antzekotasun handia dauka baina datuak aurkeztu beharrean deskribatu egiten ditu.

Abantailak

  • Lengoaia estensiblea da, beraz, behin dokumentu bat diseinatuta dagoenean posiblea da etiketa berriak gehitzea. Horri esker, edizio zaharra duten erabiltzaileek ez dute inongo arazorik izango edizio berria irakurri ahal izateko.
  • Aplikazio ezberdinen arteko bateragarritasuna ahalbidetzen du.
  • Analizatzaile estandarra dago. Beraz, ez da beharrezkoa lengoaiaren araberako analizatzailea erabiltzea. Honi esker, aplikazioaren abiadura azkartu egiten da.

Xml dokumentuen egitura

Ondoren xml formatoa duen dokumentu baten egituraren adibide bat aurkezten da. Ikus daitekeenez, egitura horrek zuhaitza baten forma dauka. Zuhaitza hori adarrez osatua dago, hots, elementuz eta elementu horietako bakoitza etiketen bidez adierazita dago.

<?xml version=“1.0” encoding=“ISO-8859-1” ?>   <!DOCTYPE Edit_Mensaje SYSTEM “Lista_datos_mensaje.dtd”                             [<!ELEMENT Edit_Mensaje (Mensaje)*>]>  

 <Edit_Mensaje>          

                              <Mensaje>            

                             <Remitente>               

                             <Nombre>Nombre del remitente</Nombre>            

                             <Mail> Correo del remitente </Mail>          

                             </Remitente>            

                             <Destinatario>               

                             <Nombre>Nombre del destinatario</Nombre>               

                            <Mail>Correo del destinatario</Mail>          

                            </Destinatario>            

                           <Texto>                 

                           <Parrafo>                    

                                            Este es mi documento con una estructura muy  sencilla no      contiene atributos ni entidades….               

                        </Parrafo>           

                        </Texto>       

       </Mensaje>  

</Edit_Mensaje>

Informazio iturriak

  1. Xml.Wikipedia. La enciclopedia libre. (Kontsulta data:2008ko urtarrilaren 14a, 18:10) http://es.wikipedia.org/wiki/XML
  2. Xml.Guía breve de tecnologías xml. World wide web consortium. Oficina Española. (Kontsulta data. 2008ko urtarrilaren 14a, 17:30 )http://www.w3c.es/Divulgacion/Guiasbreves/TecnologiasXML
  3. Xml.Maestros del web. (Kontsulta data: 2008ko urtarrilaren 14a, 17:20)http://www.maestrosdelweb.com/editorial/flashxml/
Advertisements

Read Full Post »

Durangoko azoka martxan

Aurten Durangoko azokaren 42.edizioa ospatzen da 2007ko abenduak 5etik 9ra bitartean. Bost egun hauetan zehar, Durango Euskal disko eta musikaren erdigune bilakatuko da.

Aurtengo edizio honetan, umorea izango omen da gai nagusia, horrela, Andoni Agirregomezkorta (Vaya Semanita telebista saioko aurkezlea) izango da azokaren ateak zabaltzeko arduraduna, berak egingo baitu harrera hitzaldia. Egitarauari buruzko informazioa jaso nahi izanez gero, web orri honetara jo daiteke: http://www.durangokoazoka.com/

Aurreko urteetan bezalaxe, aurten ere Gerediaga eta Berbaro Elkarteek elkarlanean Haur Literatur aretoa prestatu dute, haurren artean euskaraz irakurtzeko grina piztu nahian. Helduentzako zein gazteentzako ere, bestelako ekitaldiak antolatuko dira, hala nola, musika, antzerki saioak, erakusketak…

Hortaz, ez dago inongo aitzakiarik azokara huts egiteko haur, gazte zein heldu izan. Anima zaitez!!

Informazio iturriak:

Read Full Post »