Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘twitter’

Sare sozial honi Jack Dorsey-k eman zion hasiera 2006an eta handik geroztik, ospea eta garrantzia irabazi ditu mundu osoan zehar.

Twitter, Wikipediaren hitzetan, doako sare sozial eta microblogging zerbitzua da, bere erabiltzaileei tweets (txio, txorien kantua) izeneko mezuak jaso eta bidaltzeko aukera ematen diena. Aipatutako tweets horiek testu soileko mezuak dira eta 140 karaktereko luzera maximoa dute.

Ez hori bakarrik, erabiltzailearen profilean erakusten dira eta honen harpidedun (jarraitzaileak, followers) diren guztiei ere bidaltzen zaie. Jatorrizko erabiltzailearen esku gelditzen da mezu hauek berak aukeratutako lagunei soilik bidaltzea edota bestelako erabiltzaile ororen eskura jartzea.

Erabilera eremua oso zabala da: hauteskunde-kanpainetan publizitatea eskuratzeko, prozedura legaletarako, hezkuntza mailan, larrialdietan, protesta politikoak egiteko, eta inkestak egiteko erabiltzen da, besteak beste.

Hau guztia ulergarria izan dadin, hona hemen twitter-en gaineko bideo bat:

Iturriak:

Advertisements

Read Full Post »