Metadatuak, berez, datuak deskribatzen dituzten datuak dira. Normalean, metadatuak errekurtso izenaz ezagutzen den datu multzo bati egiten dio erreferentzia. Liburutegi batean, esaterako, liburu bakoitzak fitxa bat dauka non liburuaren ezaugarri bereizagarriak zehazten diren: titulua, autorea, argitaletxea, lekua, etab. Ezaugarri horiek guztiak oso baliagarriak suertatzen dira bai liburuak dagokien lekuan kokatzeko baita liburuak bilatzeko ere.Ildo horretan ulertu behar dira metadatuak, azkean batean, metadatuak datuak kokatzeko eta antolatzeko erabiltzen ditugu, liburuen fitxen antzera.
Horrez gain, esan beharra dago datu eta metadatuen arteko bereizketa zehaztea ez da batere erraza, bien arteko muga ez da argia.Askotan, datuak datu zein metadatu izan daitezke. Adibidez, testu baten izenburua testuaren zati izateaz gain testuari erreferentzia egiten dion elementua da. Beraz, datu zein metadatu gisa funtzionatzen du.
Metadatuak sailkatzeko orduan hiru irizpide izan ohi dira kontutan:
1. Aldakortasuna. Aldakortasunaren arabera, metadatuak bi motatakoak izan daitezke:aldakorrak (bideo baten edukia aldatu egiten da zatirik zati adibidez) edo aldaezinak (fitxero baten izena).
2. Edukia. Irizpide hau dugu hruretan ohikoena metadatuak azpisailkatzeko orduan. Gaia edo edukia oinarri harturik bi motatako metadatuak ditugu:errekurtsoa bera deskribatzen dutenak batetik eta errekurtsoaren edukia deskribatzen dutenak, bestetik. Bi talde hauek beste hainabat taldetan azpisailkatzeko aukera dago, adibidez:edukiaren zentzua adierazten dutenak eta edukiaren egitura aztertzen dutenak etab.
3. Funtzioa. Irizpide honen arabera datuak azpisinbolikoak, sinbolikoak edo logikoak izan daitezke. Azpisinbolikoek ez daukate euren esanahiari buruzko informazioarik. Sinbolikoek azpisinbolikoak definitzen dituzte, zentzua edo esanahia gehitzen diete. Eta azkenik, logikoei dagokienean, datu sinbolikoak ondorioztatze logikoak ateratzeko erabiliak izan daitezkeela adierazten dute. Beraz, azken hauen ekarpena ulermena da.
Bukatzeko, metadatuen inguruan eginiko ekimen garrantzitsuenetakoak ditugu ondoren datozenak:
Iturriak:
- An Introduction to Metadata, Kontsulta data: 2010eko urtarrilaren 28a http://www.library.uq.edu.au/iad/ctmeta4.html
- Digital Libraries: Metadata Resources. Kontsulta data:2010eko urtarrilaren 28a http://archive.ifla.org/II/metadata.htm
- Metadato: Wikipedia, la enciclopedia libre. Kontsulta data:2010eko urtarrilaren 28a http://es.wikipedia.org/wiki/Metadato